Lehenengo egunetik aranarekin lan eginez, tokiko garagardo bat sortzeko lehia genuen. Gure garagardoak arinak izanki, neguko garagardo espeziatugo bat proposatu nahi genuen.
Gure Patxaranezko IXO, aranak mazeratuz egiten da, eta kobre kolore hau lortzeko aukera ematen du.
Bere zapore azukratua, fruitu gustu eta espeziatuekin, garagardo konplexua da, mingostasun ederrekoa. Aranaren zaporea arras arina da.
Dastatzeko garagardo aski leuna da, eta ezin hobea izanen da neguan eta bestetan.
Ura, garagar malta, basaranak, lupulua, espeziak, legamia