18 urte baino gehiago ote duzu?
Bai, 18 urte baino gehiago ditut Ez, legezko adina ez dut.
histoire

Camille & Benjamin Fourt Arteaga

Sortzez Senperekoak (Lapurdi, Euskal Herria), ez zaitugu harrituko erranez errugbi eta pilota zale errabiatuak garela ttipitatik! Mendian ez garelarik, gure lagun taldearekin aurkituko gaituzu Hegoaldeko sagardotegietan barna. Eta ez dugu ahantzi behar Koblakariak, gure kantu tradizional taldea, harekin maiz bira egitera joaten gara.

Gure ikasketak bukatzean, gure enpresa-jiteak eta gure proiektua anaien artean antolatzeko nahiak bultzatuta, EGIAZKI abenturari ekin genion.

Gure jatorriari eta kulturari biziki lotuak egonda, euskal lurraldearen produktu bat lantzea nabaria baita ondarea ere iruditzen zitzaigun. Eta zer litzateke/zatekeen familia-errezeta baino hobe abiatzeko? 

2014ean beraz, Iparraldean egindako lehen Patxarana sortzea erabaki genuen. Gure Aitatxiren Patxaran errezeta berriz hartuz, gure ukitu pertsonala gehitu dugu eta urte bat berantago Patxaran errezeta perfektua erdietsi dugu.

Equipe Egiazki
Patxaran Egiazki

Gure produktua osoki menperatzeko, 825 elorri beltz landatu ditugu Nafarroan, eta 2015eko abenduan, EGIAZKI Patxarana merkaturatu dugu lehen aldiko. Orduan, Iparraldeko artisau-ekoizle garrantzitsuenak bilakatu gara.

Biziki fite, euskal likoreen espezialista bilakatzea erabaki dugu, tradizioa eta modernitatea nahastuz. Errezeta eta tokiko ekoizleen bilaketaren artean, pixkanaka gure sorta zabaltzen ari gara, gaur egun Manzana, Patxaka, Jinkoa eta Menta ekoiztuz.

Berrikuntzarako eta erronka berriak egiteko gogoz, likore-sorta bat ere garatu dugu Gin Arana eta Pastis Odeiarekin.

2020ean, Nafarroa hegoaldeko garagardogile den Alberto gure kusiarekin elkartzea erabakitzen dugu. Elkarrekin, IXO garagardoak sortzen ditugu, euskal artisau-garagardo marka.

Anai arteko proiektu ero batetik abiatu zen EGIAZKI, eta fite sormenezko abentura gizatiarra eta, oroz gainetik pasioz betea bilakatu da!

Photo cocktail Egiazki

Ereduak
Koktela

Dei gaitzazu
05 47 02 25 50
Garraio gastuak urririk
80€tik goiti
3 egun baino gutxiagoko
Banatzea
Loading...